ARGAZKILARIA IZATERA GONBIDATZEN ZAITUT!
Proiektu berri bat jarri dut martxan instagram-en, etxean egotearen alde positiboa argazkien bidez erakusteko.
Marraztu, pastelak egin, mozorrotu, dantza egin… – OSO GARRANTZITSUA! Argazkietan, pertsona bat (edo gehiago) dagoela ikusi behar da, baina EZIN DA AURPEGIRIK AGERTU. Eskuak, oinak, bizkarra, itzala… ikus daitezke, aurpegiak ez. Gora imajinazioa! -Zer egin behar duzu zure argazkia bidaltzeko? -Txiki_Klik kontua jarraitu. -Argazkia gure kontuan publikatu @txiki_klik etiketatuz eta #txiki_klik jarriz… –
EZ DA LEHIAKETA BAT baino kontuaren administratzaileek aukeratuko ditugu publikatuko diren argazkiak, kontuan izan eta ARGAZKI POLITAK EGIN zureak Txiki-Klik-en ikusteko!
Nahi dituzuen argazkiak bidali, mugarik gabe.
Egoera hau bukatzerakoan, opari bat eskeiniko dut, familia edo ttikien ARGAZKI ERREPORTAI BAT. Erreportaia, publikatu diren argazki guztien artean ZOZKETATUKO DUT.
Hau dana pasako da eta argazkiak betirako izango ditugu, alde positiboa ikusteko gai izan ginela gogoratzeko.