Gaur blogean partekatzen dudan ezkontza Usurbilgo Olarrondo jatetxean ospatu zen, maiatzaren 13an. Bikote honekin hitz egin nuen lehen unetik banekien ezkontza hau “desberdina” izango zela. “Marian, gu ez gara ezkongai konbentzionalak… “ Egun batzuk lehenago bikote-erreportaia nola bideratu pentsatzen aritu nintzen. Gauza batzuk buruan neramatzan, baina beste batzuk inprobisazioak ekarri zituen. Zeremonia hunkigarri baten ondoren, […]