Gaur blogean partekatzen dudan ezkontza Usurbilgo Olarrondo jatetxean ospatu zen, maiatzaren 13an.
Bikote honekin hitz egin nuen lehen unetik banekien ezkontza hau “desberdina” izango zela. “Marian, gu ez gara ezkongai konbentzionalak… “
Egun batzuk lehenago bikote-erreportaia nola bideratu pentsatzen aritu nintzen. Gauza batzuk buruan neramatzan, baina beste batzuk inprobisazioak ekarri zituen.
Zeremonia hunkigarri baten ondoren, luntxa iritsi zen, eta amaitzean, gonbidatuek mahaia aurkitzeko eta esertzeko behar zuten denboran, argazki saioa egin nien, bost minutu gutxi gorabehera.
Ezkontza argazki saio hau bi ordukoa izan zen. Nire ezkontza argazki saioak egun osokoak edo ordukoak izan daitezke, bikoteek nahi dutenaren arabera.
Marta eta Carlos, eskerrik asko! Plazer bat izan da.