Haurdunaldi argazkiak Donostian
Haurdunaldia oso une berezi a da, horregatik momentu horren oroigarri grafiko bat nahi izatea normala da. Emakume bakoitzak bere pertsonalitatearekin bat egiten duen erreportaia izatea da nire nahia. Zure ideia entzun ondoren nire proposamena zein dan azalduko dizut eta hortik aurrera, buruan duzun ideia hori gauzatzeko, bien artean dana lotuko dugu.
Erreportaiak kanpoan egiten ditut, zure gustokoa edo berezia dan lekuren batean. Beste aukera bat zuen etxean egitea da. Donostia, Oiartzun, Hondarribia… leku askotan egin ditugu, baserrian, hondartzan, parkean… eroso eta lasai sentitzen zareten edozein lekutan.