Gaur blogean partekatzen dudan ezkontza Usurbilgo Olarrondo jatetxean ospatu zen, maiatzaren 13an. Bikote honekin hitz egin nuen lehen unetik banekien ezkontza hau “desberdina” izango zela. “Marian, gu ez gara ezkongai konbentzionalak… “ Egun batzuk lehenago bikote-erreportaia nola bideratu pentsatzen aritu nintzen. Gauza batzuk buruan neramatzan, baina beste batzuk inprobisazioak ekarri zituen. Zeremonia hunkigarri baten ondoren, […]
Ezkontzak Donostiako Udaletxean
Era guztietako ezkontzak daude, ezkontza txiki eta intimoak, gonbidatu asko dituztenak… Askotan ezkontza “txikietan” ez dute argazkilaria kontratatzea beharrezkoa ikusten, ezkontza “handiei” zuzendutako zerbitzua dela uste dutelako. Epaitegia, udaletxea, eliza txiki bat… lekua eta zenbat gonbidatu diren ez du garrantzirik, berez garrantzia duena egun hori gogoratzea da eta argazkiak horretarako dira. Donostia, Gipuzkoa edo behar […]
Ezkontza erreportaia Donostiako Erregistro Zibilean
Eguzkia, haizea, lainoa ……… Ezkontza honetan denetatik izan genuen! Ezkontza erreportaia Donostiako erregistro zibilean hasi genuen, ozpakizunaren erreportaia, aurretik egiten diren lehenengo argazkiak, jendea iristen dan bitartean eta gero bukatzerakoan bizi diren uneak. Miramar jauregian familia eta lagunen talde argazkiak egin ondoren bikote erreportaia labur bat egiten hasi eta justu une horretan lainoa sartu zen […]
Ezkontza erreportaia Aian
Natura, harria, ura, zuhaitzak… Agorregiko burdinola, magia berezia duen leku bat, bertan egin genuen Itzi eta Rikiren erreportaia. ERREPORTAIA IKUSI
Ezkontza Donostian. Andregaiaren prestaketak.
Ezkontza ozpakizuna baino lehen andregaiaren prestaketen une hori beti gogoratzen dugu. Gogoan dugu gurekin nor zegoen, nork lagundu zigun soinekoarekin… Une hori bizitzea gustokoa dut, detalle txiki guztiak, begiradak, poza eta urduritasuna dana nahastuta. Argazkilari bezala nire presentzia nabarmena ez izaten saiatzen naiz, gauzak modu naturalean gerta daitezen. Behin baino gehiagotan argazkilariek andregaien soinekoak lotzen […]