Eguzkia, haizea, lainoa ……… Ezkontza honetan denetatik izan genuen!
Ezkontza erreportaia Donostiako erregistro zibilean hasi genuen, ozpakizunaren erreportaia, aurretik egiten diren lehenengo argazkiak, jendea iristen dan bitartean eta gero bukatzerakoan bizi diren uneak.
Miramar jauregian familia eta lagunen talde argazkiak egin ondoren bikote erreportaia labur bat egiten hasi eta justu une horretan lainoa sartu zen paisaiari xarma berezi bat emanez.
Niretzat ezkontza erreportaia danak bereziak dira, 200 gonbidatu dituztenak eta 20 dituztenak, protokoloa jarraitzen dutenak eta inprobizazioz betetakoak, DANAK dira bereziak!
Beraz, badakizu, ezkontza edo edozein ozpakizun berezi prestatzen ari bazara (urtebetetzeak, urteurrenak…) argazki erreportaia egiteko momentu on bat izan daiteke.