Gaur ekartzen dudan haurren argazki erreportaia Donostiako Miramar Jauregian egin genuen eta hiru anaia-arreba xoragarri hauek izan ziren protagonistak. Jolasean eta kantatzen pasa genuen goiza! Ez ziren gelditu! Benetan eskertzen diet beren gurasoei nire lanean jarritako konfidantza. Erreportaia ikusi
Gabonetako erreportaia
“Argiari begira, itzalak atzean uzten, datorrenari ongietorria emanez.” Mendia, baserria, ganbara… gure baserritarrari argazkiak egiteko leku aproposak! Eguraldia ere gure alde izan genuen eta abenduko goiza eguzkitsu batean egin genuen Gabonetako erreportaia Oiartzunen. Eguberri on eta urte zoriontsua izan dezazuela!
Gastroteka Danontzat- Yurrita Gastronomika bideoa
Hondarribiako DANONTZAT GASTROTEKAn YURRITA antxoarekin egindako pintxoen prestaketa. Sukaldaria: Gorka Irisarri.