Igor Aparicio eta Marian Etxebeste, abenduaren 5, 6, 7 eta 8an Endanean egongo gara txikiei argazkiak egiten. 1 – 10 urte bitarteko txikientzat Hiru argazki txiki bakoitzeko Argazkiak formato digitalean (logo eta markarik gabe) Prezioa: 25 euro ORDAINKETA: Eskudirutan ordainduko da argazkiak ateratzeko unean. Ez dira txartelarik onartuko. Bakarkako argazkiak dira, anai-arrebak badira elkar atera […]
HAURREN argazki erreportaia
Gaur ekartzen dudan haurren argazki erreportaia Donostiako Miramar Jauregian egin genuen eta hiru anaia-arreba xoragarri hauek izan ziren protagonistak. Jolasean eta kantatzen pasa genuen goiza! Ez ziren gelditu! Benetan eskertzen diet beren gurasoei nire lanean jarritako konfidantza. Erreportaia ikusi
Gabonetako erreportaia
“Argiari begira, itzalak atzean uzten, datorrenari ongietorria emanez.” Mendia, baserria, ganbara… gure baserritarrari argazkiak egiteko leku aproposak! Eguraldia ere gure alde izan genuen eta abenduko goiza eguzkitsu batean egin genuen Gabonetako erreportaia Oiartzunen. Eguberri on eta urte zoriontsua izan dezazuela!
Errekan egindako argazki erreportaia!
Bi neska bihurriekin egindako erreportaia! Beroari aurre egiteko ura ondoan meriendatzera izan zen gure plana Oiartzunen. Aurren erreportaiak leku askotan egiten ditugu, hondartza, mendia, parkeak… ERREPORTAI OSOA IKUSI