Ezkontza ozpakizuna baino lehen andregaiaren prestaketen une hori beti gogoratzen dugu. Gogoan dugu gurekin nor zegoen, nork lagundu zigun soinekoarekin… Une hori bizitzea gustokoa dut, detalle txiki guztiak, begiradak, poza eta urduritasuna dana nahastuta. Argazkilari bezala nire presentzia nabarmena ez izaten saiatzen naiz, gauzak modu naturalean gerta daitezen.
Behin baino gehiagotan argazkilariek andregaien soinekoak lotzen ditugu edo buruko apaingarriak jartzen lagundu, gustora gainera, kasu honetan ez zen beharrezkoa izan, Ane han genuen, Itziarren lagun miña.
Eskerrik asko Itziar eta Riki! Eskerrak ere bere famili eta lagun guztiei, danak primerakoak!
Ezkontza osoaren argazkiekin nire blogean sarrera bakar bat egin nahi nuen baino ez, ezin da, argazki gehiegi dira. Hemen duzue Itziar prestatzen zen bitartean egindako argazkien laburpen bat.
Lore sorta: Salaverria floristas (Donostia)