Argazki saio hau Mónica Ochotorenari bere bi txakurrekin erreportai bat egiteko proposamenarekin hasi zan eta berehala baietz erantzun zidan.
Ideia konfinamendua baino lehen planteatu nion eta zoritxarrez denbora horretan, Nala, Mónica eta bere familiarentzako oso berezia zan txakurra, hil zan.
Erreportaiarekin jarraitzea erabaki genuen eta azkenean Nala-rentzat omenaldi eder batean bihurtu da. Noa, Chispa eta Mónica dira protagonistak. Argazki saioa M8T-n egin genuen, leku polita eta atsegina delako eta nik argazki saiorako nahi nuen giroarekin bat zetorrelako.
M8T (Mónica Ochotorena) inklusioaren eta aniztasunaren aldeko apustua egiten duen dekorazio eta modarako espazioa da. Donostia erdigunean dago, Txurruka 10 kalean, bisitatzera animatzen zaitut.
Zure gustokoa izatea espero dut!
Argazkiekin egindako bideoa:
Argazkiak:
“Herrialde, zibilizazio bat, bere animaliak tratatzeko moduaren arabera epaitu daiteke”
Mahatma Gandhi