Gaur blogean Errenteriako DESIRA KAFE tabernan egin nuen erreportaia erakusten dizuet. Espazioen argazkiak dekorazio munduan garrantzi handia dute, baino gaur egun ere etxe eta lokalen argazki asko egiten ditut interneten salmenta edo alokairuan jartzeko. Horrelako argazkiren bat behar baduzu deitu eta edozein zalantza argituko dizut. DESIRA KAFE tabernaren erreforma osoa Joseba Orbegozok egin zuen (ORBEGOZO […]
Ezkontza erreportaia Aian
Natura, harria, ura, zuhaitzak… Agorregiko burdinola, magia berezia duen leku bat, bertan egin genuen Itzi eta Rikiren erreportaia. ERREPORTAIA IKUSI
Ezkontza Donostian. Andregaiaren prestaketak.
Ezkontza ozpakizuna baino lehen andregaiaren prestaketen une hori beti gogoratzen dugu. Gogoan dugu gurekin nor zegoen, nork lagundu zigun soinekoarekin… Une hori bizitzea gustokoa dut, detalle txiki guztiak, begiradak, poza eta urduritasuna dana nahastuta. Argazkilari bezala nire presentzia nabarmena ez izaten saiatzen naiz, gauzak modu naturalean gerta daitezen. Behin baino gehiagotan argazkilariek andregaien soinekoak lotzen […]
YURRITA. Kantauriko antxoa.
Kasu honetan itxas saporea duen erreportai bat dugu. Argazkietan antxoaren prozesua nolakoa dan ikusi daiteke. Kalitatezko produktua eta urteek ematen duten esperientzia elkartuz, antxoarik hoberena lortzen dute. LOREA GROUP, web orria.
Jaioberrien argazki erreportaiak
Bera aurrean nengoela, kamara alde batean utzi eta hantxe lasai lasai berari begira gelditzeko gogoa izan nuen. Ze politta! Niretzat erreportai hauetan apaingarri danak soberan daude. Ttikien edertasuna eta argi naturala, ez da besterik behar.
HAURREN argazki erreportaia
Gaur ekartzen dudan haurren argazki erreportaia Donostiako Miramar Jauregian egin genuen eta hiru anaia-arreba xoragarri hauek izan ziren protagonistak. Jolasean eta kantatzen pasa genuen goiza! Ez ziren gelditu! Benetan eskertzen diet beren gurasoei nire lanean jarritako konfidantza. Erreportaia ikusi