Hemen, Errenteriako ALBERDI ileapaindegirako egin nituen argazki batzuk erakusten dizkizuet. Saioaren helburua aurtengo Gabonetako kartelerako argazki bat lortzea zen. Hainbat look probatu genituen eta azkenean kartelean ikusten duzun argazkia aukeratu dugu.
Marijose Carrere Alberdik orraztu eta makillatu zuen modeloa. Afro estiloko ilea, urre koloreko makillajea, buruko apaingarriak eta izarrak osatzen dute look berezia hau.
Modeloa: Ainara Zapardiez.