Gaur ekartzen dudan haurren argazki erreportaia Donostiako Miramar Jauregian egin genuen eta hiru anaia-arreba xoragarri hauek izan ziren protagonistak. Jolasean eta kantatzen pasa genuen goiza! Ez ziren gelditu! Benetan eskertzen diet beren gurasoei nire lanean jarritako konfidantza. Erreportaia ikusi
Etxe baten argazki erreportaia Hondarribian
Etxe baten argazki erreportaia Hondarribian (Gipuzkoa). Argazki erreportai hau Hondarribiko etxe batean egin dut. Oporretako alokatzen dan etxe bat da eta helburua, argazkien bidez etxeak duen argitasuna eta xarma erakustea izan da. Etxeen salmenta eta alokairuan argazkiek duten papera geroz eta garrantzi handiagoa du. Gaur egun iragarki gehienak interneten ikusten ditugu eta irudiak erakargarriak izatea […]
POLLITENA jatetxearen argazkiak. Donostia.
Hemen agertzen diren argazkiak POLLITENA jatetxearen webgune berria egiteko atera ditugun argazkiak dira. 100 urte baina gehiago dituen Donostiako jatetxe honek esentzia berezi bat duela argi dago. Webgunea: www.restaurantepollitena.com
GABONAK ZORIONTZEKO BIDEOA
MARDU ESKLUSIBAK enpresari egindako bideoa. Gabonak zoriontzeko egin den bideo bat da. Mahaia, dekorazioa… Dana prestatua jai egun hauek disfrutatzeko!
Gabonetako erreportaia
“Argiari begira, itzalak atzean uzten, datorrenari ongietorria emanez.” Mendia, baserria, ganbara… gure baserritarrari argazkiak egiteko leku aproposak! Eguraldia ere gure alde izan genuen eta abenduko goiza eguzkitsu batean egin genuen Gabonetako erreportaia Oiartzunen. Eguberri on eta urte zoriontsua izan dezazuela!
GOURMET produktuak
Gabonetako kanpaina. Produktu argazkiak. Kasu honetan Gabonetako estetika lortu nahi genuen, baina etxeko goxotasuna ahaztu gabe. Argia eta dekorazioa izan dira gure helburua lortzeko gakoak . Ardoak, txakoliña, antxoak, urdai iberikoa… kalitatezko produktuak Gabonak ospatzeko!