Jaioberriak

Jaio-berrien erreportaia Donostian

Denbora azkar doala badakigu, baina etxeko txikiekin denbora azkarrago doa. Une berezi horretako argazkiak nahi badituzu lasai deitu eta dana komentatuko dugu. Txikiak goxo egon behar du, tenperatura egokia, isiltasuna…  Erreportai hauek egiteko pazientzia da batez ere behar duguna. Jaio berriak lehenengo 15 egunetan borobilduak eta lo  pasatzen dituzte orduak (ez denak!) horregatik garai horretan erreportaia errazagoa da.

Erreportai hauek estudioan ez egiteko arrazoia nire buruari egiten diodan galdera bat da. Zer nahiago nuke, ni txikia nintzela estudio batean egindako argazki batzuk izan edo nire etxean egindako argazki sesio bat?

Erantzuna zein dan argi dut. Nire familia, seaska, gela, jostailuak, erropak… nolakoak ziren ikustea gustatuko litzaidake, nik gogoratzen ez ditudan une horiek orain ikusi ahal izateko.

prezioen atala ikusi