BIDEOAK

Produktu eta enpresen bideoak egiten ditugu... Famili ozpakizunak, ekitaldiak... Gaur egun sare sozialetan publikatzeko asko erabiltzen dira, YouTube bideo plataforman, edo zure web orrian jartzeko. Negozioak modu erakargarri eta dinamiko batean erakusteko aukera hoberena da.

ENPRESAREN BIDEOA

POLLITENA JATETXEA

Donostiako Pollitena jatetxeari egindako bideoa. Kasu honetan argazkiekin egin da, naiz eta bideo toma batzuk ere izan. Minutu batean jatetxea nolakoa dan eta zer eskaintzen digun erakusten duen enpresa bideo bat.

GABONETAKO BIDEOA

Mardu Esklusibak  enpresari egindako bideo Gabonetan bere bezeroei zoriontzeko. Bertan goi mailako produktuak ikusi daitezke (txakolina, ardoak, zainzuriak,antxoak...) gabonetako giroa duen mahai baten gainean aurkeztuak.

ENPRESA BIDEOA

Bideo hau  YOGASHALArentzat egin genuen, Donostian aurkitzen dan Yoga zentro bat. Bere web orrian bideo bat jartzea komenigarria iruditu zitzaigun, shalan sentitzen dan goxotasun hori erakusteko. Web orriak modu argi eta sinple batean erakusten du behar dan informazioa (ordutegiak, klaseaak, prezioak...) eta era berean arina da, garbia.

www.yogashaladonostia.com  Namasté!

EKITALDIEN BIDEOAK

Gastroteka Danontzat taberna-jatetxean egin genuen bideoa honetan Gorka Irisarrik YURRITA antxoarekin egiten dituen pintxoak dira protagonistak. Danontzat Gastroteka Hondarribiako alde zaharrean dago eta bere eskeintza oso berezia da, kolore eta saporez betetakoa.

ENPRESA BIDEOA

SECOYA INTERIORISMO enpresari egindako bideoa da. Amaran ireki duten dendaren web orrian jartzeko egin genuen eta Youtube plataforman presentzia izateko.

"MAKING OF" BIDEOA

Batzutan kotilla xamarrak gara eta gauzak nola egiten diren jakitea gustatzen zaigu. Marijose Carrerek modeloa makillatu eta orrazten zuen bitartean grabatu genuen bideo hau. Gure helburua argazki erreportai honetan bere ileapaindegian gabonetako kartel bat egiteko irudia lortzea izan zen.

OSPAKIZUNEN BIDEOAK

BIDEOA

ARTEFOTO taldeko argazkilari asko elkartu ginen egun hartan eta bideo toma batzuk grabatzea erabaki nuen. Ez ditut ezkontza bideorik egiten, baino beste edozein ozpakizun edo ekitaldirako bideoak bai.

ARGAZKIEKIN EGINDAKO JAUNARTZE BIDEOA

Erreportaiaren argazki hoberenak aukeratzen dira bideoa egiteko. Ez da automatikoki egindako bideo bat, mugimendu bakoitza argazkiari balorea  gehitzeko pentsatua dago. Argazkiak ikusteko beste modu bat, musikak ematen digun punttu bereziarekin.

Haurdunaldiak, familiak, bikoteak... edozein erreportai motarekin egin daitezke bideo hauek.

HD kalitatea duten bideoak dira.